2010-06-23Hondakinen kudeaketaz hausnartzeko batzordea osatu du Zumaiako Udalak
Hondakinen kudeaketaren inguruko eztabaidak ez du etenik, orain Zumaiaren txanda da. Izan ere, Hondakinen Batzorde Herritarra sortu berri du Udala, herritarrekin hondakinen kudeaketa ereduaz eztabaidatzeko eta elkarrekin hausnartzeko.
Horretarako hainbat saio ireki antolatuko dituzten urtean zehar, Elhuyar Aholkularitzarekin batera. Horietako lehenengoa ekainaren 22an egin zuten eta 26 herritarrek hartu zuten parte. Hainbat kudeaketa ereduren inguruko informazio teknikoa jasoko dute herritarrek, hausnartzeko oinarri sendoa izan dezaten. more info