Elhuyar aholkularitza

Hemen zaude: Hasiera



Hasiera

Azken berriak

  • 2012-04-27  Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia herritarrekin elkarlanean landuko dugu, Bermeon

    Bermeon, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia herritarrekin elkarlanean landuko dugu. Euskara eta parte-hartzea eskutik, beste behin. Ikus albistea Bermeoko HITZAn. informazio gehiago

  • 2012-03-23 Bizipenak eta kezkak partekatzen

    Lagunartean pasatu dugu gaur goiza. Izan ere, Durangoko egoitzan elkartu ditugu lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko plangintzak dituzten bezero eta eragile batzuk. Trukegunea deitu diogu egitasmo horri, eta, urtaroen amaierarekin batera, urtean lau saio egiteko asmoa dugu.  informazio gehiago

  • 2012-02-10 CAFek euskalduntzeko egindako ahalegina goraipatu du Irungo Udalak

    Eusko Jaurlaritzaren Bikain ziurtagiariaren zilarrezko alea jaso du CAFen Irungo lantegiak 2011ko udazkenean eta, horregatik, Irungo Udalak goraipatu egin du CAFek euskara normalizatzeko bidean egindako ahalegina. Izan ere, maila horretako ziurtagiria jasotzen duen Irungo lehen lantokia da CAF.


    Irungo alkate Jose Antonio Santanoren hitzetan, "honek beste enpresetan eragina izan dezake euskararen erabilera normalizatzeko bidean".  Gainera, etorkizunera begira horrek ekar ditzakeen onurak gogorarazi zituen: "Urte gutxiren buruan euskaraz ikasi duten gazteak CAF-Irungo eta herriko beste enpresetako langileak izango dira eta gaztelaniaz bezala euskaraz aritzeko aukera edukiko dute".

    Argazkian ikus daitekeen moduan, Irungo Udalean harrera egin diete CAF Irungo lantegiaren zuzendariari, Javier Elustondori, eta CAFen euskara-arduradunari, Joxe Begiristaini. Horiekin elkartu ziren Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Udaleko Euskara zinegotzi Fernando San Martin. informazio gehiago

Orain arteko buletinak

I. Jardunaldia: Parte-hartzea eta boteretzea bultzatzeko gakoak


bideoa

Elhuyar Aholkularitza, eraldatzeko giltza. Ikusi bideoa!


bideoa

Parte-hartzea


bideoa

Euskara


bideoa

Berdintasuna


 
bai euskarari
emakunde

Usurbil (Gipuzkoa)
Tel. +34 943 372 052
Faxa +34 943 363 144

Durango (Bizkaia)
Tel. +34 944 668 816
Faxa +34 944 668 817

Iruņea (Nafarroa)
Tel.
Faxa

Lege Oharra  | RSS

BIT&MINA-k garatua

Level Double-A conformance icon, W3C-WAI Web Content Accessibility Guidelines 1.0 Valid XHTML 1.0 Transitional Valid CSS!